La Coctelera

Te aburres

El baul de los emails

9 Febrero 2006

Etxe, la nueva sensacion

Asi se llama el nuevo solista en el ambito de la musica vasca, Aitor Etxezarraga. Despues de ganar el concurso de grupos que organiza el gaztetxe de Berriz, ha tenido la oportunidad de grabar esta maqueta titulada "Zatoz nirekin".
En ese disco han colaborado Iokin e Iñaki de SEIURTE en la guitarra y el bajo y Ramiro de LOR en la batería. Tambien Eñaut de KEN ZAZPI, Lander de LOR e Itsaso Gonzalez han cantado en algunas canciones.
Ahora mismo esta 6º en el top gaztea

Aqui una entrevista con el nuevo cantante, siento decirlo pero solo esta en euskara, y paso de traducirlo todo.

Via Gaztesarea

Bakarlari moduan bide laburra duzun arren, aurretik egin duzu musika munduan bidea Nabari taldearekin, ezta?
Bai. Egia esan, 21 urte izateko, aspaldi nabil musika munduan. 14 urterekin gitarra ikasten hasi nintzen. 15ekin, ordea, gitarra utzi eta baxuari ekin nion, Nabari taldean jotzeko. Beraz, esan daiteke sei bat urte pasatu direla mundu honetan sartu nintzenetik.

Zer eragin du Nabari bezalako heavy talde batean jotzeak rock-popean oinarritutako kantuak sortzerako bidean?

Musika nire pasioa da, eta era guztietako musika entzuten dut. Nabari taldean heavy metala lantzen genuen, eta baita gogoz bizi ere, baina barrenak eskatzen zidan nire beste aldea ateratzea, hau da, disko honetan atera den aurpegia. Eta pop-rockaren aldera jo dut, hori atera zaidalako barrutik. Gorputzak eskatzen zidan zerbait izan da, patuak lagunduta.

Noiz hasi zinen disko hau osatzen duten kantuak egiten?

Duela pare bat urte, Nabari taldea nahiko geldi zebilen garai bat baliatu eta berriz gitarra jotzeari ekin nion. Etxean akorde batzuk jotzen hasi eta bakarrik ateratzen hasi ziren kantuak. Ez nuen inolako helburu finkorik. Kontzertuak ematen hasi nintzen eta aldi berean, kantu gehiago ateratzen joan ziren. Horrela bada, pixkanaka-pixkanaka kantuak aldatuz joan dira, eta disko honetan orain arteko ibilbidea markatzen duten kantak daude. Denak aurretik egin eta gero moldatutakoak; Herri bat joan etorrian izan ezik, diskorako prestatu bainuen espres.

Zatoz nirekin kantu baten izena izateaz gain, diskoari ematen dio izena. Zergatik izenburu hau?
Kantuak berak dioen bezala, entzule guztiak gonbidatu nahi ditut nirekin bidai hau egitera. Niretzako, azken finean, diskoa atera eta musika mundu honetan bakarlari bezala sartzea, bidai berri baten hasiera izan da. Eta kantua munduari bira emateko gonbita denez, entzule guztiak gonbidatu nahi ditut, disko honekin, nirekin batera, munduan zehar ametsetan bidai bat egitera. Horregatik egokiena iruditu zait izen hori. Azken finean, kantu guztiak bidai ezberdinak direlako niretzat, eta aurretik aipatu bezala, disko honen inguruan gertatzen zaidan guztia ere, bidai berri bat delako.
Etxe

Durangaldean ospatzen den Aldapa txapelketari esker kaleratu da zure lehen diskoa. Makina bat talde izan dira bertatik aurrera atera direnak. Baliagarriak al dira horrelako txapelketak talde hasiberrientzat?
Nik asko zor diot txapelketa horri. Egia esan, ez nik, ezta han inguratu ginen askok, ez genuen espero bakarlari bat izan zitekeenik lehiaketako txapelduna. Baina horrela gertatu zen. Hirugarren kontzertua nuen hura eta egia esan, dena ematera irten nintzen, gero etorri zen sorpresa. Hori gertatu ez balitz auskalo non egongo nintzatekeen orain. Egia esateko, txapelketa garrantzitsua da. Bosgarren ekitaldia izan zen nik irabazi nuena, eta aurreko ekitaldietako txapeldunen artean daude Lor eta Muted taldeak, eta ikusi behar da eurak ere non dauden. Uste dut talde berri asko daudela eta gutxi mundu zail honetan bidai txiki bat egiteko aukera dutenak. Beraz txapelketa honetako bidai-txartelak baliatzen jarraitu behar dute talde hasiberriek.

Diskoa grabatzeko, hainbat musikarirekin taldea osatu duzu. Aurrera begira, berriz, nolakoak izango dira Etxeren zuzenekoak?
Diskoan esperientziadun jendea nahi nuen, nahiz eta Nabarirekin maketa bat eduki, ez nuelako esperientzia handirik disko baten zama bakarrik eramateko. Horregatik oso lagun handia dudan Sei Urte taldeko Iokini laguntza eskatu nion eta hasieratik agertu zen laguntzeko prest. Gero, horren atzetik batu nituen Iokinen anai eta Sei Urteko partaide den Iñaki, baita Lor taldeko Ramiro ere. Hasieratik adostu genuen diskoaren grabaketarako bakarrik egongo zirela nirekin, beraien taldeak dituztelako. Hala ere, gogotik egin genuen laurok lan, kantuak moldatu eta diskoa grabatzeko.

Orain, ordea, beste musikari batzuekin ari naiz lanean: Nabari taldeko gitarra jole izandako Unai, Kristian baxu jole eta Petra bateria jole. Diskoko kantuak, abesti berriak eta bertsioren bat jotzen izango ditut aldamenean, baina errepertorioan bakarrik joko ditudan kantuak ere egongo dira.

Era berean, kolaborazio alorrean, garrantzizko izenak izan dituzu alboan. Eñaut, Ken 7-ko, Lander, LOR-ekoa…
Bai, alde horretatik ere ez nago kexatzeko moduan. Nire ahotsa jantziko zuen ahots bat nahi nuen, eta musikalki hartu dudan estiloa ikusita, hasieratik planteatu nuen Eñaut Elorrietaren ahotsa nahi nuela diskoan. Berari deitu eta arazorik gabe baiezkoa eman zidan. Landerrena, berriz, entsegu batean, bat-batean etorri zitzaidan burura bere ahotsaren beharra zeukala Hori da dena kantuko azken errepikak. Itsasoren kantuan ere, musikak berak eskatzen zidan neska baten ahotsa sartzea. Ezin dut ukatu jende ona eduki dudala inguruan diskoa grabatzean.

Letretan, berriz, heavy giroko gaietatik urrundu eta amodio-desamodio inguruko gaiak hautatu dituzu. Beste aldetik, Gorka Lazkanoren hitzak ere badira, hots, salaketa kantuak…

Horrela da bai. Ez dute zer ikusirik Nabarirekin nituen sentimenduak eta orain ditudanak. Momentu ezberdinak bizi ditut bakarka, eta nire sentimenduak adierazten saiatzen naiz kantuekin. Letra guztiak ez dira benetan pasatutako egoerak, baina barrutik ateratakoak dira. Gorkarena, berriz, bera agertu zen prest laguntzeko, eta ez nion ezetz esan. Hitz ederrak idatzi ditu gainera, eta horiek ere bidaiatzea dute gai nagusitzat, senideen bidaiak zoritxarrez.

Pasa berri den Durangoko azokan, behintzat, disko arrakastatsua izan da zurea. Pozik al zaude lorturiko emaitzarekin?

Bai, zalantzarik gabe! Ez nuen espero horrenbeste saltzea. 140 disko izan dira eta ez da zifra txarra. Nik uste nuena baino harrera hobea izan du diskoak jendearengan eta eskertzekoa da. Diskoa atera eta lehenengo hilabetean 300 disko saltzea lortu dut, Durangaldean bakarrik. Diskoa zabaltzen ari naiz, taberna eta gaztetxe ezberdinetan, beraz zaila da leku askotara heltzea. Dena dela, Gaztesarea-Xirikako standak asko lagundu nau txoko ezberdinetako jendeari diskoa helarazteko, diskoetxerik gabe zaila delako norbere burua ezagutzera ematea.

Diseinuari so egiten badiogu, hegazkinen presentzia nabaria da. Zergatik?
Aurretik aipatu dudan bezala, diskoa bidai bat da niretzat, eta aproposa iruditu zitzaidan irudi horiek erabiltzea. Gainera, Loiuko aireportuan atera zizkidan Iban Gorritik argazkiak eta guztia lotzea nahi izan dut, bai kantuak bai diseinua.

Azken boladan bideoklip ugari sartzen dira CDetan. Zurean Hori da dena kantuaren irudiak barneratu dituzu.
Estudioan bost eguneko grabaketa bakarrik neukan ordainduta, eta diskoa laburra izango zela banekien hasieratik. Beraz opari bat egin nahi nuen, eta zerbait desberdina eskaini entzuleari. Horregatik beste elortzatar batengana jo nuen. Ibai izan zen Nabari taldearen maketako diseinua egin zuena, eta banekien emaitza ona izango zela. Gainera, bideoklipak egiten ere esperientzia zuen, Sei Urterenak berak egin dituelako. Horregatik beragana jo eta bere esku utzi nuen bideoklipa eta diseinua. Azken finean, jendeari egin nahi izan diodan oparia izan da.

Beraz, taldekide berriekin aurkezpen kontzertuak izango dira.
Bai, eta irrikatzen nago jadanik, irailetik jo gabe nagoelako. Urtarrilaren 13an egingo dut Durangoko Plateruena Kafe Antzokian diskoaren zuzeneko aurkezpena, Maika Makovski (AEB) bakarlariaren aurretik. Gero, nahiz eta oraindik lotzeko egon, Berrizko Gaztetxean ere joko dut eta hortik aurrerakoak ez daude adostuta baina badago beste kontzerturen bat. Gogo handiarekin gabiltza zuzenekoa prestatzen eta gero eta luzeagoa egiten zait egun horri itxarotea. Gogo handia daukat taulara igo eta daukadana emateko.

Azkenik, aurrera begira zeintzuk izanen dira zure urratsak?
Ez dakit zer esan. Guztia oso azkar pasatu da. Urte batean dena aldatu da, eta lagun arteko kantari izatetik Euskal Herri osora ireki da nire musika. Disko asko saldu dira eta uste nuena baino arrakasta handiagoa izan dut. Musika munduan hasi nintzenean, ilusio handiena disko bat atera eta irratian nire ahotsa entzutea zen, edo egunkarian nire argazkia ikustea. Nahiz eta zaila izan, hori lortu dut, baina hemendik aurrerakoa ere zaila da. Egunero lan egin beharra dago, eta muga berriak gaindituz joan. Hurrengo erronka ahalik eta kontzertu gehien jo eta bigarren diskora iristea da. Bitartean musikaz gozatu, hori baita nire helburu nagusia.

servido por Ekaitz 1 comentario compártelo

1 comentario · Escribe aquí tu comentario

marianna

marianna dijo

Kaixo Ekaitz,

Marianna dut izena. Kataluniakoa naiz eta euskara ikasten ari naiz. Etxe entzun nuen Bartzelonako Euskal Etxean eta izugarri gustatzen zait. Badakizu non eta noiz egingo dituen kontzertuak?
Milesker

marianna

22 Julio 2006 | 07:28 PM

Escribe tu comentario


Sobre mí

Avatar de Ekaitz

Te aburres

eibar, España
ver perfil »
contacto »
Me llamo Ekaitz, soy de Eibar, Gipuzkoa. Tengo 24 años y alguna que otra aventura para contaros. Ekaland BloGalaxia ALOJAMIENTO EN VITORIA

GRAFFITEA!!!

Locations of visitors to this page -->

Anime

One Piece <<19>>


Mi influencia
[4192.5]

Fotos

Cuadrilla Eibar

Carnavales 2006

Gasteiz Blancas 2005

Euskal Jaia 2005

Fiestas Zarautz 2005

FISS 2005

Braderie Francia 2005

Interinformaticas 2005 Coruña

Aste Nagusia 2005


Estadisticas

Fotos

Ekaitz Lizundia todavía no ha subido ninguna foto.

¡Anímale a hacerlo!

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera