Tambien se Euskara
Ayer me entere que en la lista Eibar.Org no gusta demasiado que yo escriba en castellano . Asi que este post que va dirigido a ellos, lo escribire en Euskara.
Nik, ongi bakadit, abertzalea izanda, euskaraz mintzo izatea "beharrezkoa" dela. Ordea, ez da ezinbestekoa !
Bakoitzak bere erara idazteko aukera du bere bloga, nahi duen edonork irakurtzeko idatzia da, eta nahi duen hizkuntzatan idazteko aukera ere hor dago.
Nik nire kuadrilako kide eta beste hainbeste adiskideek irakurtzeko bloga daukat. Batzuk euskara maila oso ona aurkezten dute, beste batzuk ordea, ez dakite egunon ala gabon den ohera joaten zarenian esaten duzuna.
Ez dut nahi inor diskriminatu, ze ni ez naiz inor diskriminatzeko. Denok errespetuz tratatu nahi ditut, ze ni errespetuz tratatua izan nahi det. Euskaraz idazten badut, lagun anitz nire albisterik gabe geldituko dira, ta hori ez da nire blogaren helburua. Beraz, gazteleraz idazten dut.
Euskadiren lagun mina den Arnaldo Otegik, ondo baino hobeto mintzo da gazteleraz askotan, nahi baino gehiagotan. Hain abertzale izanda, ez duzue ondo ikusiko berau, diñot nik !
Baita geure lehendakari den Ibarretxe jauna, askotan gazteleraz mintzo izaten da.
Ta bestela "PNV-aldizkaria" den Deia ere begiratu dezakezue, gazteleraz baidator. SACRILEGIO !
Zeuen proposamena, abertzalea banaiz, euskaraz idaztea da. Baina zeuek hori niri inposatu nahi didazue. Nahiko dut espainiar dni izatea inposaketaren bidez, orain ez inposatu euskaraz idaztea, ze ez dut uste haien mailan jarriko zaretenik !!
Agur bero bat denoi !

